Koronabirusa

Ordiziako fokua aztertzeko batzordea gaur elkartuko da Tolosako Udala ere bertan dela

Ataria 2020ko uztailaren 9a

Zumarragako Ospitalean elkartuko dira "egoera eta bilakaera aztertzeko". Ordizia, Beasain, Lazkao, Idiazabal, Legorreta, Itsasondo eta Tolosa daude gonbidatuak. Osakidetza, Segurtasun eta Osasun saila ere bertan izango dira. Atzo, Tolosan COVID-19arekin bi positibo egon zirela zabaldu zuten.

Ordiziako fokua aztertzeko Jarraipen Batzordea gaur 09:00etan da elkartzekoa. Zumarragako Ospitalean egingo dute batzarra. Goierriko hainbat udalez gain Tolosakoa gonbidatu dute bertara Osakidetzatik eta Segurtasun eta Osasun sailetik.

48 dira Ordiziako fokuaren ondorioz positibo eman duten pertsonak, beti ere, datu ofizialen arabera. Horietatik erdia baino gehiago ordiziarrak direla esan zuen atzo Nekane Murga Osasun Sailburuak. Datu hori ematerakoan, 400 proben emaitzak falta ziren.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!