Pirinioetara mendi irteera antolatu du Oargi elkarteak

Ataria 2020ko uztailaren 7a

Oargi Mendi elkarteak irteera antolatu du frantziar Pirinioetara asteburu honetarako. Uztailaren 10ean, ostirala, Tolosatik irten eta Arrens Marsou herritik Tech-eko lakutik gora dagoen aparkalekuan egingo dute lo furgonetetan edo vivac eginez.

Larunbatean, Batcrabere lakura igoko dira kanpin dendekin bertan lo egiteko; lotarako gauzak utzi ondoren Col de la Lie-ra igoko dira eta bertatik Pic de la Lie-ra. Igandean, berriro ere Col de la Lie-ra igo behar dute; lepotik beste aldera joanda Pic d'Artoustera igoko dira; tontorra egin ondoren kanpin dendak-eta bildu eta furgonetetan etxera bueltatuko dira. Izena emateko azken eguna bihar da, oargi@gmail.com idatziz edo 625 700 140 zenbakira deituz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!