2020/07/10 - 2020/07/12 00:00
Oargi Mendi elkarteak irteera antolatu du frantziar Pirinioetara asteburu honetarako. Uztailaren 10ean, ostirala, Tolosatik irten eta Arrens Marsou herritik Tech-eko lakutik gora dagoen aparkalekuan egingo dute lo furgonetetan edo bibaka eginez. Larunbatean, Batcrabere lakura igoko dira kanpin dendekin bertan lo egiteko; lotarako gauzak utzi ondoren Col de la Lie-ra igoko dira eta bertatik Pic de la Lie-ra. Igandean, berriro ere Col de la Lie-ra igo behar dute; lepotik beste aldera joanda Pic d'Artoustera igoko dira; tontorra egin ondoren kanpin dendak-eta bildu eta furgonetetan etxera bueltatuko dira. Izena emateko azken eguna bihar da, oargi@gmail.com idatziz edo 625 700 140 zenbakira deituz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?