Tolosako zezen plazan jokatuko da Binakako Pentatloi Txapelketa

Ataria 2020ko uztailaren 6a

Irailean jokatuko den banakako Pentatloi Txapelketaz gain, aurten binakakoa ere jokatuko da, eta hori, uztailaren 31n, Tolosan izango da. 12:00etatik aurrera 7 bikoteren arteko lehia ikusiko da zezen plazan.

Eskualdeko bi herri kirolarik hartuko dute parte Binakako Pentatloi Txapelketan, Tolosan. Arria V.ak eta Iñaki Errazkin tolosarrak. Azken honek Mugertzarekin osatuko du bikotea eta Ibarran bizi den errezildarrak Izetarekin. Beste bost bikoteak ondorengoak izango dira:

  • Txapartegi-Otaegi
  • Aizperro-Peñagarikano.
  • Drame-Amade
  • Kañamares-Urrutia.
  • Zaldua-Zelai.

Egin beharreko lanak ondorengoak izango dira:

  • 40 jasoaldi 100 kiloko bolari (%60-%40).
  • 4 plaza 400 kiloko harriari (%50).
  • 4 kanaerdiko (15 kolpe gutxienez alde bakoitzean).
  • 8 plaza 50 kiloko txingekin (%50).
  • 4 kilometro korrika (%60-%40).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!