Tolosaldeko eta Goierriko gida berritu dute

Leyre Carrasco 2020ko uztailaren 5a

‘Euskadiko Bihotza’ lelopean duela zazpi urte kaleratutako turismo gida eguneratu dute.

Tolosaldeko eta Goierriko turismo eskaintza guztia biltzeko apustuarekin jarraitzen dute Tolosaldea Garatzen eta Goitur Goierriko Turismo Agentziak. 2013an Euskadiko Bihotza lelopean eta elkarlanean hasitako bidean beste urrats bat eman nahi izan dute hortaz, eta turismo gida berritu dute. Aurreko gidaren emaitza onak ikusita oraingoan ere esperientzia berri guztiekin gida turistiko bateratua aurkeztu dute itxura eta diseinu berrituarekin, euskara eta gaztelera bertsioan.

Koronabirusaren ondorioz sortutako normaltasun berri honetan, barnealdeak eta bereziki landa turismoak eskaintzen ditu turistak seguru sentitzeko baldintza egokienetan eta jende pilaketetatik urrun. Bereziki barne turismoari eta baita Estatuko turistei ere, gure eskualdeetan dugun eskaintza zabala erakutsi nahi diete, beraien opor leku gisa aukera dezaten.

Deskargatu hemen: Tolosaldeko eta Goierriko gida

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!