Konfinamenduaren osteko lehen sormen egoitza Topic-en

Leyre Carrasco 2020ko uztailaren 5a

Xake antzerki-konpainia “Fadoak entzuten zuen gizona” lana prestatzen ari da, eta irailaren 18an estreinatuko da Tolosako Leidor antzokian.

Oraingo honetan Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain eta Kepa Errasti aktoreak igoko dira oholtza gainera. Zuzendaria Getari Etxegarai da eta zuzendariordetzan Xabier Ormazabal. Antzezlanaren egilea Txarli Andrade da. Egoitzak hiru fase izango ditu; Lehena, Topic-en egingo dena, testuaren zirriborro txiki bat egitea zuen helburu, eszenografia iristen denean eszenak zehatzago zuzentzen hasteko. Aldi berean, Eider Ibarrondo eta Isabel Acosta, eszenografiaren diseinatzaileak, bigarren egoitzan eszenografiarekin entseatzeko prestatzen ari dira.

Uztailaren 6tik 14ra Miarritzera joango dira, Théâtre des Chimères konpainiaren espaziora. Eta irailaren 1ean hirugarren sorkuntza-egoitzari helduko diote, berriz ere Topic-en. Bertan, argiztapen eta soinu teknikariak sartuko dira, eta antzezlanaren altxaera egingo dute, antzezlana bizirik egoteko behar den guztia eginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!