Argazki galeria

Zorionaren sortzaileak

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko uztailaren 4a

Atzo arratsaldean, eta TolosandBlues jaialdiaren barruan, kontzertu bikaina eskaini zuen The Luckymakers talde madrildarrak, Tolosako Gipuzkoa plazan. Taldekide guztien gainetik, Patricia Göser mezzo-sopranoa nabarmendu zuten bertan izan ziren ikus-entzuleek.

2015eko udaberrian Madrilen sortu zen taldea eta Blues, Soul eta Gospel munduan historia luzea duten musikariek osatzen dute. Nahasketa paregabea eta bikaina eskaini zuten atzoko saioan, Iñigo Martin antolatzaileak jaialdiaren aurkezpen ekitaldian esan bezala, "bluesean eta erlazionatutako estiloetan oinarrituta, melodia eta sentikortasunari lehentasuna emanez".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!