Amarozko Antzerki Astea ari dira ospatzen. Asteartean hasi ziren eta larunbata bitarteko egitaraua dute aurretik. Atzo Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadoren Kontukontzertua izan zuten lehenik (irudian) eta Bea Larrañagaren Aire Hemendik gero. Arratsalde pasa ederra egiteko aukera izango da gaur; 17:00etan Pailaztana izango da, 18:00etan pintxopoteatroa egingo dute auzoan zehar eta bukatzeko Poprockpompero taldea ariko da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?