Asfaltatze lanak egiten ari dira Amarotz auzoan

Ataria 2020ko uzt. 2a, 11:58

Astelehenean hasi ziren, eta bihar arte luzatuko dira; besteak beste, asfaltozko zoladurak zabalduko dira. Lanek eragina izan dute autobus geltokietan.

2019-2023 legealdirako kudeaketa planean jaso bezala, Tolosa herri irisgarriagoa eta iraunkorragoa izatea du helburu udalak. Horrela, herriko zenbait gune birmoldatzen aritu dira azken hilabeteetan, tartean, San Frantzisko pasealekuan, Gernikako Arbolan eta San Esteban auzoan. Astelehenean, Amarotz auzoan ekin zieten asfaltatze lanei.

Asteka egingo dituzte lanak. Horregatik, biharko 20:00ak bitarte ezin da asfaltatze lanak egiten ari diren eremuan aparkatu. Halaber, lan eremuan dagoen autobus geltokia zerbitzutik kanpo dago. Bere ordez, elizaren albo batean egongo da (garai batean geratzen zen leku berean). Auzoko 30 zenbakian dagoen geltokian, berriz, berdin mantentzen da zerbitzua.

Lanen barruan asfaltozko zoladurak eta oinarri granularrak fresatuko dira, ondoren horiek berriz betetzeko eta trinkotzeko. Asfaltozko zoladurak ere zabaldu egingo dira. Horrez gain, errepidearen kontra zeuden zuhaitzak kendu egin dira. Hori dela eta, Usabalgo antenara doan errepidea itxita egon da azken egun hauetan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!