Tolosa CF-ko palistek antolatzen duten Berazubiko 52. Pala Txapelketa martxan jarri zen atzo, uztaileko lehen egunarekin. Gizonezkoen 2. mailako partida bat izan zen estreinakoa, hain justu, Lopez-Etxeberria eta Aldazabal-Maiza bikoteen artekoa (irudian). Txapelketaren hiru modalitateetan lehen fase bat jokatuko da, gutxienez uztailaren 22ra arte iraungo duena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?