Gehigarria: komertzio txikia

Karlos Alcala: "Konfiantza handia daukat erosketak egiten ditudan dendariekin"

Ataria 2020ko uztailaren 2a

Komertzio txikietan erosten duzu? Zergatik?

Bai, beti. Konfiantza handia daukat erosketak egiten ditudan dendariekin, harreman estua. Orain, koronabirusa dela eta, Whatsapp bidez eskaria egiten dut harategi, arrandegi eta fruta-dendan, eta jasotzean, ordainketa Bizum bidez egin izan dut.

Zer du komertzio txiki batek handi batek ez duena?

Kalitateak ez dauka zerikusirik komertzio handietakoekin.

Komertzio txikietatik kanpo zerbait erosten duzu?

Hilabetean behin edo xaboiak eta horrelako produktuak erosten genituen, orain gutxiago.

Koronabirusak jendea gehiago kontzientziatu du komertzio txikietan erosteko?

Egoera honekin jendea ez da kontzientziatu, beharra izan da, ez zutelako beste aukerarik. Nik uste, ordea, batzuk konturatu izango direla gertutasunak eta kalitatea bertan ditugula.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!