Gehigarria: komertzio txikia

Isabel Rivera: "Aholku on bat nahi baduzu, denda txikietan topatuko duzu"

Ataria 2020ko uztailaren 1a

Komertzio txikietan erosten duzu? Zergatik?

Bai, izugarri gustatzen zait. Gertukoak iruditzen zaizkit, aholku onak ematen dituzte, konfiantza ematen didate eta ez dute presarik izaten.

Zer daukate komertzio txikiek, handiagoek ez dutena?

Aholku on bat nahi baduzu, denda txikietan aurkituko duzu lasai ederrean. Hori ez dute handiagoek eskaintzen. Eta esaterako, arropa dendetan, esklusibotasuna azpimarratuko nuke, kate handietako dendekin alderatuta horixe baitute.

Eta esaterako janaria komertzio handiagoetan erosten duzu?

Egia esan nahiago dut beti-betiko harategi eta arrandegietara joan. Gertutasun hori nabaritzen dut eta erosoago sentitzen naiz.

Koronabirusak jendea gehiago kontzientziatu du komertzio txikietan erosteko?

Nigan behintzat eragina izan du. Nik uste dut lagundu egin behar ditugula komertzio txikiak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!