2020/07/09 18:00 - 20:00

'Orain inoiz baino gehiago, guztion artean Tolosatzen' partaidetza prozesua

'Orain inoiz baino gehiago, guztion artean Tolosatzen' partaidetza prozesua
Tolosa

Pertsona bakoitzak, bere ekintzen bitartez, Tolosa nola suspertu, eraldatu, sustatu eta hobetu dezakeen hausnartzea da saioen helburua. Uztailaren 9an kultura landuko da. Saio presentzialak izango dira, eta beharrezko segurtasun eta prebentzio neurriak hartuta egingo dira.

Parte hartu nahi dutenek galdetegi bat bete beharko dute (galdetegia). Saioei buruzko informazio gehiago nahi duenak Gobernantza sailarekin jarri daiteke harremanetan 010 telefonora deituta, gobernantza@tolosa.eus helbidera idatzita edo WhathsApp zerbitzu berria erabilita, 688 768 458 zenbakian. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!