2020/07/07 18:00 - 20:00

'Orain inoiz baino gehiago, guztion artean Tolosatzen' partaidetza prozesua

'Orain inoiz baino gehiago, guztion artean Tolosatzen' partaidetza prozesua
Tolosa

Pertsona bakoitzak, bere ekintzen bitartez, Tolosa nola suspertu, eraldatu, sustatu eta hobetu dezakeen hausnartzea da saioen helburua. Uztailaren 7an ongizatea izango da landuko den gaia ikuspegi zabal batetik, pertsonak eta beren behar guztiak kontuan izanda. Saio presentzialak izango dira, eta beharrezko segurtasun eta prebentzio neurriak hartuta egingo dira.

Parte hartu nahi dutenek galdetegi bat bete beharko dute (galdetegia). Saioei buruzko informazio gehiago nahi duenak Gobernantza sailarekin jarri daiteke harremanetan 010 telefonora deituta, gobernantza@tolosa.eus helbidera idatzita edo WhathsApp zerbitzu berria erabilita, 688 768 458 zenbakian. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!