Pertsona bat zauriturik Asuncion Klinikara eraman dute, zoru bustian irrist egin ondoren

Ataria 2020ko uztailaren 1a

SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, goizaldean, Tolosako Madalen kaleko etxebizitza-eraikin batean, "ur-ihes handi samarra" izan da. Galdara-gunetik atera da ura eta larrialde zerbitzuak bertara joan dira.

Ur isuri horren ondorioz, pertsona batek irrist egin du eta Asuncion Klinikara eraman dutela azaldu dute SOS Deiak-etik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!