Gehigarria: komertzio txikia

Maria Isabel Saizar: "Ni gehiago fidatzen naiz komertzio txikiez, handiez baino"

Ataria 2020ko uztailaren 1a

Komertzio txikietan erosi ohi duzu? Zergatik?

Normalean hala erosten dut, bai. Ni ere mostradore atzean urte luzez lan egindakoa naiz eta zerbait erosterakoan galdetzea edo hitz egitea gustatzen zait, ez joan eta apaletik hartzea. Hori ez zait gehiegi gustatzen.

Zer dauka komertzio txiki batek handiago batek ez duena?

Galdetzeko aukera izatea: zein da hobea, hau edo hura? Aholkatu egiten zaitu. Agian, aukera gehiago izan dezakegu komertzio handiagoetan, baina ni gehiago fidatzen naiz komertzio txikiez handiez baino. Supermerkatura ere joan naiteke, baina behintzat herrian bertan egon dadila hura ere.

Koronabirusak jendea gehiago kontzientziatu du komertzio txikietan erosteko?

Ez zegoen herritik irteterik, beraz nahitaezkoa zen herrian kontsumitzea. Hala ere, uste dut pixkanaka lehengora bueltatuko garela.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!