Gehigarria: komertzio txikia

Olatz Amiano: "Erosketa pertsonalagoa izaten da, askoz gertukoagoa"

Ataria 2020ko ekainaren 30a

Komertzio txikietan erosten duzu? Zergatik?

Alde Zaharrekoa naiz eta familian betidanik erakutsi izan didate bertako dendetara joaten. Jarraitu egiten dut beti-betiko lekuetan erosten.

Zer eskaintzen dute komertzio txikiek handiek ez dutena?

Adibidez, jakiak freskoagoak izaten dira, eta harategi eta arrandegietan, nire ustez, garbitzeko-eta trataera hobea da. Erosketa pertsonalagoa izaten da eta tratua ere askoz gertukoagoa.

Komertzio txikietatik kanpo zerbait erosten duzu?

Esaterako, xaboia, detergentea eta horrelako produktuak supermerkatu handiagoetan erosten ditut batzuetan, baina, betiere, Alde Zaharrean bertan mugitzen gara.

Koronabirusak eraginik izan du jendearen kontzientzian?

Ez zait iruditzen. Inguruan entzun dudanagatik jende askok Internet bidezko erosketak egin ditu. Edota asko ikusi dut supermerkatuetan hamabost egunetarako erosketa egin eta etxeraino ekartzearena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!