Antzerki Asteari eutsi diote Amarotz auzoan

Tolosaldeko Ataria 2020ko eka. 30a, 08:16

Gaurtik larunbata bitarteko egitaraua prestatu dute; Txikiren bakarrizketa batek irekiko du 22. Antzerki Astea.

Tolosako Amarotz auzoan jaiak ospatzen dituzte garai honetan, eta horrekin batera, Intujai teatrok antolatutako Antzerki Astea izaten dute. Aurten, ordea, antzerkiaren astea izango dute bakarrik, baina umore, sorpresa eta apustuz betea dator.

Emanaldiak gaur hasi eta larunbata bitarte izango dira eta gehienak auzoko behealdean izango dira; futbol zelaia zegoen tokian, belardian. Asteazkeneko ipuin kontalaria auzoko beste txokoren batean izango da, baina oraindik ez dute zehaztu non. Segurtasun neurriak errespetatu beharko dira.

Emanaldi berezi asko egongo badira ere osteguneko ekitaldiekin arratsalde pasa ederra egin ahal izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Pailaztanaren emanaldi batekin hasiko da arratsaldea eta gero, pintxopoteatro egin ahal izango da auzoan zehar. Musika zertzeladak Poprockpomperok jarriko ditu. 

22. ANTZERKI ASTEA

Ekainak 30

20:00. Txikiren 40 urteko krixixa berrogeialdian umorezko bakarrizketa.

Uztailak 1

17:30. Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadoren Kontukontzertua.

20:00. Bea Larrañagaren Aire Hemendik.

Uztailak 2

17:00. Pailaztanaren Inprokomik.

18:00. Imanol Ituiño, Mago Diego eta Maider Alcelayk pintxopoteatroa egingo dute.

20:00. Poprockpomperoren Rastrojo y anisete.

Uztailak 3

18:00. Simon Dempseyren Insanus frater.

20:00. Intujai teatroren intuDJ-ai: Leihotikan guatekea.

Uztailak 4

19:00. Zirko Txoskoren Indartsuak.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!