Jon Ander Peñak hartuko du Oinatz Bengoetxearen lekua txapelketako lehen jardunaldian

Ataria 2020ko ekainaren 29a

Baiko pilota enpresak jakinarazi duenez Oinatz Bengoetxeak eskuin izterrean lesioa dauka. Asteazken honetan Irunen jokatzeakoa zen leitzarra, Caixabank binakako txapelketan. Tolosarra izango da bere ordezkoa, Martijarekin bikotea osatuz.

Caixabank Masters txapelketaren lehen jardunaldia asteazkenean amaituko da Irunen. Esku pilota jaialdia 22:15ean hasiko da Uranzu pilotalekuan. Lehen partidan Agirre-Eskirozek Zabala-Tolosaren aurka jokatuko dute.

Estelarra bigarrengoa izango da, txapelketakoa. Hasiera batean Oinatz Bengoetxeak jokatu behar zuen, Olaizola II-Zabaletaren aurka. Leitzarrak ordea eskuin izterrean min dauka eta ezin izango du jokatu, Baikok esan duenez. Bere ordezkoa Jon Ander Peña tolosarra izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!