Sukaldean, pintxo hotz zein beroak, anoak eta ogitartekoak prestatzen dituzte. Pintxo izarrak patata tortilla, txibiak, kroketak, muskuiluak eta ganbak dira. Eramateko zerbitzua ere badute, eta bereziki patata tortilla da gehien saltzen dutena. Edariari dagokionez, zerbezak du arrakastarik gehien Iurren. Barriletan ekartzen badute ere, alde handiarekin edari gogokoena dela diote.
Tabernak metro karratu gutxi ditu, baina terrazan jartzen dituzten mahai eta aulkiek jende gehiago elkartzeko aukera ematen diote tabernari. Bereziki udan, eta eguraldi onarekin, jendetza elkartzen da tabernaren bueltan.
Kirolzaleak dira Iurre tabernan. Kirol ezberdinak eta talde ezberdinak babesten dituzte; besteak beste, areto futboleko talde bat dute eta baita saskibaloiko talde bat ere. Hondartzako bolei txapelketan ere bi talde atera izan dituzte. Eta gainerakoan, profesionalen futbol partidak izaten direnetan ere lan asko egiten dute, partida guztiak telebistan jartzen dituzte eta zale ugari biltzen dira bertan.
IURRE TABERNA
Helbidea: Paper kalea, 13
Telefono zenbakia:943 53 58 58