Udaberri dantza taldeko ikastaroetan izena emateko aukera, zabalik

Ataria 2020ko ekainaren 24a

Udaberri dantza taldea datorren ikasturterako ikastaroak prestatzen ari da, eta dagoeneko zabalik da ikastaroetan matrikulatzeko aukera. Ekainaren 30a bitarte eman ahalko da izena, eta www.udaberri.eus webgunean egin daiteke.

Datorren irailetik hasi eta 9 hilabetez eskainiko dituzte entseguak Usabal kiroldegian. Uztail hasierarako taldeen ordutegiak finkatuta izango dituztela azaldu dute. Hala ere, irailean berriro zabalduko dute izen emateko aukera, eta kopuruaren arabera, itxaron zerrenda zabalduko dute.

Ikastaroetan izena eman ahalko duten txikienak 2015ean jaiotakoak izan beharko dute. Horren aurretik jaiotako guztientzat zabalik izango dira ikastaroak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!