Gehigarria: komertzio txikia

Edertasun bila

Ataria 2020ko ekainaren 24a

Edergintza zerbitzu ezberdinak leku bakar batean elkartzen dira Kirei estetika eta ile-apaindegi zentroan. 20 urte daramatzate bezeroari erosotasun eta arreta osoa eskaintzen, nola estetika alorrean, hala ile-apaindegian.

Aurpegiko tratamenduak, gorputzekoak, masajeak, depilazioak, hari bidezko depilazioak, laserrak, betile eta bekainen inguruko tratamenduak nahiz manikura eta pedikurak egiten dituzte, bezeroen ongizatea bilatzeko. Eta ile-apaindegian, kolore bakoitza, mozte bakoitza eta orrazkera bakoitza pasioz egiten dute. Udarara begira, azido hialuroniko bidezko lisatua da gehien eskatzen dena, keratinari lekua kenduta.

Berritasun batekin dator Kirei. Aurpegiko tratamendu profesional batekin hasi dira lanean: Neo Age. Bere formula esklusiboa, aurpegiko yoga eta cupping bidezko masajeekin konbinatuta lortzen dira emaitzak. Hiru saioetan zimurrak desagertzen ditu, azal leunagoa eta espresio erlaxatuagoa utziz. Azalaren dentsitatea hobetzen ere laguntzen du.

Helburua argia dute: kasu bakoitzean tratamendu eraginkorrenak ematea, emaitza hoberenak lortzeko; izan gizon zein emakumeekin. Horretarako, marka hoberenekin lan egiten dute, eta horrelaxe bermatzen dute bezeroen eraginkortasunik handiena.


 KIREI

Helbidea: Oria kalea, 16

Telefono zenbakia: 688 608 240

Webgunea: kireiedergunea.es

Facebook: Kirei

Instagram: Kirei Edergunea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!