Suaren lehen notak

Ataria 2020ko ekainaren 23a

Iraide Ansorena tolosarrak hartu du parte bideoan, Euskal Herriko artista askorekin batera. Perkusioa jotzeaz gain, bideoaren edizioaz ere arduratu da Ansorena.

Euskal Herriko artista ugarik, Josean Artzek idatzi eta Mikel Laboak musikatutako Martxa baten lehen notak kantuaren bertsioa egin dute. Iraide Ansorena tolosarra dago tartean, eta perkusioa jotzeaz gain, bera arduratu da bideoa editatzeaz, irudiak bildu eta musikarekin uztartzeaz.

Suaren irudi ugari ikus daitezke bideoan. Gaur gauean, San Joan bezpera dela eta, Euskal Herriko zenbait herritan izango lirateke suak; herritar ugarik egingo lukete haren gainetik jauzi, baita haren inguruan dantza ere. Hala ere, ezohiko egoera honetan, bertan behera geratu dira horietako asko. Horregatik, gaurko eguna modu berezi honetara ospatzeko egin dute bideoa.

Bideoan parte hartu duten artistak:

Iraide Ansorena: Perkusioa eta bideo edizioa.

Aritz Mugartegi: Moldaketa, Bouzoukia, Laoutoa, Mandolina eta nahasketa

Thierry Biscary: Ahotsa

Irene Herbera: Cretan Lyra

Antton Calleja: Albokotea

'KIMU txalaparta' (Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers): Txalaparta

Letra: Josean Artze

Jatorrizko musika: Mikel Laboa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!