Ibilgailu baten istripuak auto ilarak sortu ditu N-1 errepidean, Tolosan

Ataria 2020ko ekainaren 22a

15:00ak inguruan istripua izan du ibilgailu batek N-1 errepidean, Tolosan, 438 kilometroan. Irungo noranzkoan auto ilarak sortu dira.

Trafiko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, 16:00ak inguruan, istripua izan duen ibilgailua errepidetik kendu dute. Ondorioz, auto pilaketak gutxituz doazela esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!