Gehigarria: komertzio txikia

Naturaren bueltan

Ataria 2020ko eka. 23a, 05:58

Nafarroa etorbidean urte mordoxka egin eta gero Gudari kalera aldatu berri da Kaiz loradenda. Leku zabalago eta argitsuago batera egin dute jauzi, lore zein pertsonentzat hobeagoa den espazio batera. Denda eta galeria baten nahasketa aurki daiteke orain, ikusteko asko dagoelako. Gainera, mahai handi batzuk jarri dituzte lokal barnean eta jendaurrean egiten dituzte eskulanak.

Loradenda batean lorerik ezin falta. Baina loreez harago doa Kaiz. Lore naturalak, lehorrak edota artifizialak beste hamaika materialekin nahasi eta inon gehiago aurki ezin daitezken apaingarriak egiten dituzte, guztiak eskuz. Loreekin egoki joan daitezken material berriak aurkitzea gogoko dute, eta irudimen eta sormenari tiraka egiten dute lan. Ospakizun edo ekitaldietarako apaingarriak, ezkontzetarako dekorazioa edota etxerako osagarriak egiten dituzte, bakoitzaren gustuen arabera, naturari lotuta beti.

Lore bakoitzak bere esanahia du eta bezeroak eskatzen duenaren arabera, esanahiarekin jokatzea dute gustuko. Bezeroak nahi duena entzun, eta zer nahi duen ez badaki, aukera erakutsi. Hortik hasten dira, Kaiz loradendan. Azken batean bezeroa poz-pozik utziko duen produktua esku artean izan arte egiten dute lan.


Kaiz Loredenda

Helbidea: Gudari kalea, 8

Telefono zenbakia:943 65 22 24

Facebook: Floristeria Kaiz

Instagram: Taller Floral Kaiz

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!