Gehigarria: komertzio txikia

Bertakoa, bertan

Ataria 2020ko ekainaren 22a

1973an zabaldu zuen Imanol Barriolaren aitak harategia, Manuel Barriolak. Duela zazpi urte, ordea, erretiroa hartu zuen aitak eta Imanolek berak du ordutik harategiaren martxarekin jarraitzeko ardura.

Txekor haragia, txerrikia, oilaskoa eta arkumea. Lau ardatz horien bueltan egiten dute lan gehien. Baina horiez gain, beste hainbat produktu bertan prestatzeko tartea ere hartzen dute: hala nola, tripakiak, odolkiak, mingaina, txerri hankak, txorizoa, txistorra, saiheskiak, solomoa, hanburgesak edota saltxitxak. Hori guztia, punta-puntako kalitatean.

Ehuneko ehunean bertako produktuaren aldeko apustua egina dute. Inguruko baserritarrekin harremana dute eta argi dute haien nahia: bertakoa bertan kontsumitzea. Eskualdean bertan, Leaburu, Ibarra, Berrobi, Tolosa, Bedaio, Amezketa, Villabona, Lizartza, Altzo edota Berastegiko baserrietatik jasotzen dute haragia. Tolosaldekoak ez diren beste hainbat herritatik ere ekartzen dute haragia, adibidez Nafarroatik. Guztira, 20 baserri ingurutatik jasotzen dituzte produktuak.

Bezeroa behar bezala zaindu nahi izaten dute, ahalik eta arretarik gertukoena eta atseginena eskainiz. Betiko bezeroak dituzte batetik, begietara begiratu hutsarekin zer nahi duten badakitenak. Baina bezero berriak ere eskuzabalik hartzen dituzte, bestetik.

Imanol Barriola Harategia

Helbidea: Laskorain kalea 15

Telefono zenbakia: 943 65 15 73

Facebook: Imanol Barriola Resa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!