Tolosako Sanjoanak 2020

Bertso saioa ospatu dute zezen plazan

Leyre Carrasco 2020ko ekainaren 21a

Sebastian Lizaso, Alaia Martin, Ane Labaka eta Unai Mendizabal bertsolariek ireki dituzte Tolosako zezen plazako ateak.

Konfinamenduaren eraginez, Tolosako zezen plaza ere itxita mantendu da hilabete hauetan, baina gaur ateak zabaldu ditu berriro. Udako programaren harira, bertan bertso jaialdia ospatu dute Sebastian Lizaso, Alaia Martin, Ane Labaka eta Unai Mendizabal bertsolariekin eta Iker Iriarte gai jartzen zela. Gehienez 400 lagunentzako tokia zegoen eta plaza guztiz bete ez bada ere, segurtasun eta osasun neurriak modu egokian mantendu eta bete dira.

Erlazionatuak

Bertsoek zezen plaza alaitu dute

Leyre Carrasco 2020 eka 21 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!