52. Pala Txapelketan izena emateko aukera

Ataria 2020ko ekainaren 19a

Iazko Pala Txapelketaren finalistak.

Tolosa CF-ko palistek aurten ere lortu dute Berazubiko frontoian jokatzen den Gomazko Pala Txapelketa antolatzea. Aurtengoa 52.ena izango da.

Hiru maila izango dira: gizonezkoen 1. eta 2. mailak, eta emakumezkoena. Uztailaren 1ean hasiko dira partidak, eta bikote bakoitzeko 40 euro ordaindu behar dira izena emateko. Azken eguna horretarako ekainaren 21a izango da. Izena emateko edota zalantzak argitzeko tolosacfpala@gmail.com helbidera idatzi edo 666 603 874 telefono zenbakira deitu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!