Zerbitzu horiez gain, argizari eta laser bidezko depilazioa egiten du. Neguan, gehienbat laserra, eta udan, argizari bidezkoa. Solarium zerbitzua ere eskaintzen du. Egun arrunt zein ezkontzetarako makillajeak egiten ditu eta baita manikura eta pedikurak ere.
Gertuko harremana eskaintzen saiatzen da Onditz, goxoa eta profesionala. Bezeroa eroso sentiaraztea nahi izaten du, jasotzen duen zerbitzuarekin pozik geratzea. Gainera, bakarrik egiten du lan, beraz, lokalean langilea eta bezeroa soilik egoten dira, eta horrek, lasai aritzea, eroso egotea ekartzen du.
Produktuak ere saltzen ditu. Aurpegiko garbiketak egindakoan, esaterako, gomendioak ematen ditu bakoitzari zer joan dakioken egokien aztertuta. Etxean tratamenduarekin jarraitzeko aukera izaten da horrela. Eta gainerakoan, antizelulitiko eta hidratatzaileak ere saltzen ditu. Uda garaian, eguzkitik babesteko kremen aukera zabala aurki daiteke Onditz estetika zentroan.
ONDITZ ESTETIKA ZENTROA
Helbidea: Nafarroa etorbidea, 1, behea
Telefono zenbakia:943 96 89 93
Webgunea:onditz.eus