Haurren Hiria egitasmoko proposamenak, «Tolosa denon hiria» izan dadin

Ataria 2020ko ekainaren 18a

Tolosako Udaleko maiatzeko azken osoko bilkuran, ikasturtean egindako lanketaren berri eman zuen Haurren Hiria egitasmoan parte hartu duen ikasle batek. Izan ere, aurten ezin izan da ospatu Mintza Txokoa ekimena.

«Tolosa denon hiria» bihurtzeko lanketa egin dute haurrek, guztion beharrak kontuan izanik, Tolosa hobetzeko asmoz. Horrela, jolastoki eta parkeei, kirol espazioei, oinezkoei, berdintasunari eta liburutegiari lotutako proposamenak egin dituzte, «era inklusiboan bilakatzea» eskatuz. Horiek guztiak kontuan izateko konpromisoa adierazi zuen Olatz Peon alkateak, eta jakinarazi zuen jada aurreikusiak dauden hobekuntzetan eta udararako eskaintzan proposamenak kontuan izango direla. «Haurren iritzia ezinbestekoa da Tolosa hobe bat marraztu ahal izateko».



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!