Eduardo Mokoroa Musika Eskolan izena emateko aukera, zabalik

Ataria 2020ko ekainaren 18a

Gaur egun musika eskolako ikasle direnek atzora arte izan zuten matrikula berritzeko epea, onlineplataformaren bidez. Ikasle berriek, berriz, hilaren 30a baino lehen matrikulatu behar dute, www.tolosa.eus webgunean horretara bideratutako inprimakia beteta. Irailean berriz irekiko da izen emate epea, bete gabe geratu diren plazak osatu arte.

4 urtetik gorakoek eman dezakete izena, eta adin mugarik gabe, 19 musika instrumentu eta beste hainbat musika ikasketa egiteko aukera dago. Adibidez, bakarlari aritzeko ikasketak egin daitezke, eta hainbat talde ere badituzte sortuta. Informazio gehiago nahi duenak 943 651 596 (570 luzapena) edo 943 654 466 (571 luzapena) telefonoetara deitu, edo musika@tolosa.eushelbidera mezu bat bidali behar du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!