Tolosa CF-ko atletismo sailak campusa antolatu du uztailerako

Ataria 2020ko ekainaren 17a

Tolosa CF-ko atletismo sailak bere campusa eskainiko du uztailean, 2006-2009 urteko neska mutilentzat. Zehazki ekainaren 29an hasiko da eta uztailaren 26an amaituko da. Izen ematea https://forms.gle/xQHozTTfwBuCc9va6 loturaren bitartez egingo da.

Bi izen emate mota egongo dira. Hamabostaldikoa egiten bada, 25 euro ordainduko dira, eta hilabetekoa bada, 40 euro. Izena emateko epea ekainaren 26a izango da. Hamabostaldi bakoitzean, gutxienez, 5 pertsonako taldea osatuko ez balitz campusa bertan behera geldituko litzateke.

Entrenamenduak astean hiru aldiz egingo dira, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Ordutegia 10:30etik 12:00etara izango da. Informazio gehiagorako atletismo.tolosacf@gmail.com helbidera idatzi edo 681 01 08 99 zenbakira deitu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!