Arroiletara irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak

Ataria 2020ko ekainaren 17a

Pirinioetako Bujaruelo bailarara joango dira, ekainaren 26tik 28ra. Ostiral arratsaldean aterako dira, eta Bujarueloko aterpean igaroko dituzte gauak; asteburuan, Lapazosa eta Sorrosal arroiletara joango dira. Aurrez eman behar da izena, 688 698 642 telefonora deituz edo oargimendi@gmail.com-era idatziz , astelehena (ekainak 22) baino lehen. Materiala alokatzeko aukera egongo da elkartean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!