Gehigarria: komertzio txikia

Irribarre perfekturantz

Ataria 2020ko ekainaren 17a

Irribarre perfektua lortze bidean laguntza zabala eskaintzen du Dentieder hortz klinikak. Rondilla kaletik San Frantzisko pasealekura lekualdatuta daude, eta beraien alorrean puntako zerbitzua eskaintzeaz arduratzen dira, materialetan nahiz zerbitzuan kalitatea zainduz.

Hortz tratamendu guztiak eskaintzen dituen diziplina anitzeko klinika da Dentieder. Espezialitate guztiak eskaintzen dituzte: besteak beste, inplanteak, ortodontzia, periodontzia, estetika eta odontopediatria lantzen dituzte. Bezeroei aho barruko eskaner bat egiten diete, modu erraz batean ikusi eta informatu daitekeelako zein egoeratan daukaten ahoa. Behin hori eginda, patologia bakoitzaren araberako tratamenduak aztertzen dituzte.

Lehen bisita doan eskaintzen dute. Balorazio orokorra egin eta erradiografia panoramiko bat egiten dute, ondoren zein tratamendu komeni zaien ikusteko.

Bezeroekiko gertukoak izatea dute gogoko, haiekin hartzen duten denbora baloratzea. Lantalde profesional baten eskuetan jarri ohi dute bezeroa. Etengabeko prestakuntzan eta dedikazio osoan dauden medikuak dira Dentieder osatzen dutenak.

Dentieder hortz klinikak

Helbidea: San Frantzisko pasealekua, 10

Telefono zenbakia:943 50 58 31

Facebook: Clinica Dental Dentieder

Instagram: Clinica Dental Dentieder

Webgunea: dentieder.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!