Kimetzekoek badakite, industria mailan, moda bigarren industria kutsatzaileena dela. Begiak zabalik dituzte haien dendak hornitzeko garaian. Denda bateko marka izarra SKFK da, marka gernikarra. Arropa jasangarria da egiten dutena eta ondoren Kimetzen saltzen dena. Kontuan hartzen dute, arropa bakoitza egiteko, hazia ereiten den momentutik dendara iritsi artean, zer, zenbateko eta nolako inpaktua izango duen bai ingurunean, eta baita giza baliabideetan ere.
Kimetzen bi dendetan jasangarritasunaren bueltan dabiltza lanean, eta kalitatea eta diseinuari ere zorrotz begiratzen diote. Bertako marken aldeko apustua ere egina dute, bertan egiten dena, gertu kontsumitzeko. Gizon zein emakumeentzat eskaintza zabala dute; azken tendentziek markatzen dutena, klasikoak ahaztu gabe. Bezeroa eroso, lasai, gertu sentiaraztea da Kimetzen helburua, etxean bezala.
KIMETZ DENDA
Helbidea: Kale Nagusia, 8 eta 21
Telefono zenbakia:943 57 18 40
Webgunea: kimetz.eu
Instagram: Kimetz Denda
Facebook: Kimetz Denda