Arriaran AVIA-ko langileek 7 hilabeteko borrokari amaiera eman die

Ataria 2020ko ekainaren 15a

Azken lau hilabeteak greba mugagabean pasa dituzte. Enpresarekin "akordio on" bat lortu dutela iragarri dute, eta boikota egiten ez jarraitzea eskatu dute.

AVIA markari eta Tolosako Arriaran gasolindegiaren aurkako boikot kanpaina amaitutzat eman dute bertako langileekin, 7 hilabete iraun dituen borrokaldiarekin batera. "Pixkanaka normaltasunerako itzulerari" ekin dioten, orain.

Eskerrak ere eman nahi izan dituzte, denbora guzti horretan alboan izan dituztenei, "eta bereziki Ana Alkortari. Ez dago hitzik eman digun laguntza guztia eskertzerako orduan. Beti egongo gara zurekin zorretan".

ELA sindikatua ere gogoan izan dute, alboan izan dutelako hilabete hauetan. Jaso duten elkartasunagatik, Tolosako Gazte Asanblada eta Tolosaldeko Autodefentsa Laboraleko Sarea ere aipatu dituzte, lehen unetik ondoan izan dituztelako, elkartasunez.

Euren aldarriak zabaldu dituzten komunikabideak ere ez dituzte ahaztu nahi izan: "Tolosaldeko Ataria, bereziki Itzea, Gedar Langile Kazeta, Segura Irratia eta Presos.org.es".

Gazte Komunisten Kolektiboari ere eskerrak eman dizkie, eta "nola ez, gure familia, lagun eta langile ohiei, eta beste hamaika herritarrei, babes guztia eskaini digutelako. Bereziki, Oihana eta Unairi. Gure artean ez dagoen Mikel kidea ere gogoan izan nahi dugu, Eceiza eta Txarrantxak ez zaitugu ahazten. Bihotz bihotzez guztiei eskerrik asko! Gora langileon borroka!".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!