Gehigarria: komertzio txikia

Ilusioz beterik!

Ataria 2020ko ekainaren 15a

Iazko azaroan bete zituen 30 urte Saberri dendak. Ordutik, drogeriako eta perfumeriako, zein opariak egiteko nahi beste artikulu saltzen dituzte. Betiere, bezeroak zainduz, eta kalitate eta prezio hoberena eskainiz. Dendatik erosketaren bat eginda ateratzen den bezeroa gustura ateratzea da helbururik garrantzitsuena.

Kosmetika munduan aldaketak etengabeak dira, berritzen doaz produktuak, berritzen koloreak eta gustuak. Ez da atzera begira geratzen, ordea, Saberri. Aldaketa berriekin batera dendara ere produktu berriak ekartzen dituzte. Esaterako, egungo egoera kontuan hartuta, L'Oréal etxeak ModiFace aplikazioaren bidez eta adimen artifizialaren laguntzaz, makillaje produktu ezberdinak bakoitzaren aurpegian nola gera daitezkeen erakusten du mugikor edota tabletetan. Eta bada horretarako aukera Saberrin ere.

Saberriko lantaldearen barruan hiru makillatzaile profesional dituzte, bakoitzaren aurpegia aztertuz, bolumenak ikusi eta kasu bakoitzean sortzen diren beharretatik aholkuak ematen dituzte, etekinik handiena ateratzeko. Tratamendu horietarako, laborategia duten etxeekin egiten dute lan, emaitza eraginkorrak eta bermatuak lortzeko. Bezeroekin sortzen duten konfiantzak eta urteetako esperientziak egiten du berezi Saberri. Ilusioz beterik!

SABERRI

Helbidea: Kale Nagusia, 17

Telefono zenbakia: 943 67 11 28

Instagram: Perfumeria Saberri

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!