2020/06/22 19:30

Kontzertua

Kontzertua
Iraolako zuloa, Urkizu, Tolosa

XXI. Udako Solstizio kontzertua. Et Incarnatus orkestra.

Sarrera mugatua, maskara ematea eta osasun gomendioak jarraitzea eskatuko da.

Borondatezko dirulaguntza (10€) kontzertu sarreran kobratuko da. (16 urtez azpikoentzat doan).

Tokia erreserbatzeko aukera: https://docs.google.com/forms/d/1_T8YjaTwh_hlUCUAZ5a6slJAmlsvhBo0-JLYgmI3Rkw/edit 

Ohikoa den bezala, amaieran izango da tripa berdintzeko zer jan eta edana bertaratzen direnentzat.

Iristeko era:  

Tolosatik oinez: Urkizura doazen bideak, Soldadu Kale eta San Esteban auzotik dute irteera. Behin Urkizun gaudela, Erniora doan bidea jarraituaz ez da galerarik telekomunikazio antenaren oinarrira iritsi arte.

Autoz: Donostiatik autobidetik zatozela: Tolosako hirugarren sarreratik sartu eta Azpeitira doan karretera hartu. Hau hasi bezain pronto, bada eskubira Urkizu jartzen duen bidegurutzea. Ermita eta tabernak osatzen duten kaskotxoraino jarraitu eta hau pasa. Kamio hau jarraituaz, bertatik eskuinera irteten den bigarren pista hartu, hormigoizkoa hau. Telekomunikazio antenaren oinarrira eramango gaitu. Nahiz eta goien aparkatzeko lekua egon, Urkizutik oinez joatea da gomendagarriena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!