Gehigarria: komertzio txikia

Emakume zein gizonena

Ataria 2020ko ekainaren 12a

Mutikoen eta gizonezkoen arroparekin lotzen dute askok Garazi denda. Baina, egun, emakumeen arropak ere badu bere lekua dendan. Garai batean bi denda ziren, gizon eta mutikoena bata, eta emakumeena bestea, baina belaunaldi aldaketak Rondilla kalean dagoen denda soilik mantentzea ekarri zuen, gizonezkoen eta mutikoen arroparekin jarraituz. Orain, ordea, emakumeentzako ere bada aukera.

Arropaz gain, hainbat osagarri erosteko aukera ere eskaintzen dute. Besteak beste, gerrikoak, galtzerdiak, poltsa txiki eta gerriko poltsak, fularrak eta haurrentzako motxilak. Haurren kasuan, 12 urtetik 16 urtera bitarteko arropa saltzen dute.

Estilo modernorantz doazen arropak aurki daitezke, baina, esaterako, gizon helduentzat klasikoagoak direnak ere topa daitezke. Beste marken artean, Hïka Basque Brand marka euskalduna sartu berri dute dendan, eta arrakasta izaten ari da.

1976. urtean zabaldu zuten Garazi denda. Eta urte horiek emandako esperientzia baliatuz jarraitzen dute aurrera. Arreta berezia, lagungarria eta atsegina eskaintzeaz arduratzen dira. Jendeak erosteko laguntza behar duenean, hor egotea gustatzen zaie informazioa eman, lagundu eta aholkuak emateko. Bezeroa irribarre batekin dendatik ateratzeko, azken finean. 

Helbidea: Rondilla Kalea, 28

Telefono zenbakia: 943 65 00 39

Webgunea: garazidenda.com

Facebook: Garazi-Tolosa Instagram: garazi_tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!