Tolosaldea IKTk igeriketa eskolan izena emateko epea zabaldu du

Ataria 2020ko ekainaren 12a

Tolosaldea IKTren igeriketa eskolak zabaldu du datorren ikasturterako izena emateko epea. 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta eskola, eta Tolosa eta Villabonako igerilekuetan ikas daitezke lau igeriketa estiloak, hau da, bizkar, tximeleta, bular eta krol estiloak. Eskolako taldeek animalien izenak dituzte eta talde bakoitzak kolore bateko txapela izaten du.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, 688 807 405 zenbakira deitu edo teknikariak@tolosaldeaikt.eus helbidera idatzi daiteke.

Gurasoek ere izan dezakete beraien tamainako entrenamendua Tolosaldea IKTn. Entrenatzaile baten laguntzaz teknika hobetu eta igeriketa urte osoan zehar egiteko interesa duenak, informazioa eskuratu dezake igeriketa klubarekin harremanetan jarriaz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!