Bestetik, sare sozialek eskaintzen dituzten aukeren berri izan eta horietan sakontzeko, maila aurreratuagoko ezagutzara bideratuta dauden bost bideo tutorial gehiago prestatu dizkie Gipuzkoako Merkatarien Federazioak, Tolosako merkatariei.
Tolosako merkataritzari eta zerbitzuei bultzada ekonomiko bat emateko asmoz, erosketa-bonuak jarri ziren herritarren eskura. Kanpainari maiatzaren 29an eman zitzaion amaiera, 4.600 bonutik gora salduta. Epe horretan bonu guztiak saldu ez dituzten saltokiei fisikoki saltzeko aukera eskaini zaie orain. Horietakoren batean erosketa bat egiten den bakoitzeko, deskontu modura erosteko aukera izango da dendan bertan, hilaren 14ra arte.
Bestetik, sare sozialek eskaintzen dituzten aukeren berri izan eta horietan sakontzeko, maila aurreratuagoko ezagutzara bideratuta dauden bost bideo tutorial gehiago prestatu dizkie Gipuzkoako Merkatarien Federazioak, Tolosako merkatariei.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?