Oinez egiteko hainbat ibilbide proposatu ditu Ingurumen Sailak

Ataria 2020ko ekainaren 11

Alarma egoera leuntzen doan fasekako prozesu honetarako, Tolosako Udaleko Ingurumen Sailak distantzia, zailtasun eta denbora desberdinetako hainbat ibilbide proposatu ditu.

Batetik, herrigunean barrena edota inguruko auzo, landa eremu eta mendietara oinez joateko hamar ibilbide zehaztu dituzte. Bestetik, herrigunetik irten eta mendian ibiltzeko ere zehaztu dituzte beste zortzi ibilaldi. Guztietan, ibilbideen luzera eta desnibela kontuan izanda, zailtasuna ere zehaztu da.

Ingurumen Sailak proposatutako 18 ibilbide horiez gain, badira distantzia, zailtasun eta denbora ezberdinetan egin ahal izateko ibilbide luzeagoak. Sailetik gogorarazten dute ibilbide guztietan nahitaezkoa dela ezarritako segurtasun neurriak hartzea. «Pertsonen artean bi metroko distantzia mantendu behar da eta ezin da 20 lagun baino gehiagoko taldeetan joan».

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!