Gehigarria: komertzio txikia

Belaunaldi aldaketa

Ataria 2020ko ekainaren 11

1981ean zabaldu zituzten Shanti Kirolak dendako ateak Angel Mari Zurutuza eta Kontxi Odriozolak. Otsailean, erretiroa tarteko, belaunaldi aldaketa izan du komertzioak eta bikotearen seme-alaben esku geratu dira bi dendak; Olatz eta Gorka Zurutuzaren esku, hain zuzen ere.

Kirola egiteko nahiz kalean ibiltzeko arropa “erosoa— saltzen dute denda batean, eta zapatilen eskaintza zabala dute bestean. Familia osoa goitik behera jantzi daiteke Shanti Kirolak dendetan, izan ere, umeetatik hasi eta helduetaraino eskaintzen dute aukera.

Osagarriak ere badituzte, besteak beste, motxilak, biserak, galtzerdiak eta kantinplorak. Eta horiez gain, esku pilotako eta futboleko osagarri guztiak dituzte eskura: batetik, pilotako kamisetak, galtzak, zapatilak, pilotak edota eskumuturrekoak; eta bestetik, futboleko kamisetak, botak, eskularruak, zango babesleak, galtzerdiak edota baloiak. Igeriketarako bainujantziak ere saltzen dituzte, eta baita frontenis eta palarako osagarriak ere.

Haurrak dituzten bikoteek eta helduagoak direnek zeharkatzen dute gehienbat, oraingoz, dendako atea. Izan ere, Olatz Zurutuzaren ustez, Interneten erosteko aukera izateak gazteak dendara gutxiago joatea dakar, «hor daukagu hutsunea». Hala ere, badute horren aurrean ideia: webgunea prestatzen ari dira, bertatik zuzenean erosi ahal izateko.


 

Helbidea: Rondilla kalea, 11 Telefono zenbakia: 623 38 19 00 Facebook: Shanti Kirolak Tolosa Instagram: Shanti Kirolak

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!