Gehigarria: komertzio txikia

BIZZIZ, kalitatea bermatzea helburu

Ataria 2020ko ekainaren 10a

2018ko urrian zabaldu zuten BIZZIZ denda Yolanda Saizar eta Ziortza Larrartek. Ordutik, bi dira komertzioaren ardatz nagusiak: batetik, erlauntzetik bideratutako produktuak, eta bestetik, glutenik eta laktosarik gabeko elikagaiak. Bi produktu multzo horietan, kalitatea bermatzea da BIZZIZen helburu nagusia.

Eztia dute dendako produktu izarra. Bertako hiruzpalau erlezainengandik jasotzen dituzte erlauntzeko produktuak. Eztiaz gain, polena, propolia, erregina jalea edota argizaria saltzen dituzte. Eta gluten eta laktosarik gabeko okindegi eta gozodendetako elikagaiak Euskal Herriko lantegietatik ekartzen dituzte.

Aukera zabala eskaintzen dute, eta alor horretako produktuen inguruan dagoen nahasmenari buelta ematen saiatzen dira BIZZIZ dendan. Horretarako, informatu eta aholkatu egiten dituzte bezeroak.

Produktuez gain, apiterapia zerbitzua eskaintzen dute, larunbat goizero, hitzordu bidez. Erlea bizirik aplikatzean datza, hau da, erleari ziztada egiten uzten zaio leku jakinetan, gaixotasunaren edo minaren araberako eremu batean. Apitoxina deritzaion erlearen pozoia sartzen uzten da, dosi txikietan, neurtuta. Bereziki onuragarria da bai jatorri ezberdinetako mina, gihar eta artikulazioetako hanturetarako, nahiz gaixotasun inmunologikoetarako. 

Helbidea: Aroztegieta 1, baxua

Telefono zenbakia: 943 53 59 03 / 688 778 133 (whatsapp)

Webgunea: www.bizziz.biz

Instagram: BIZZIZ Tolosa

Facebook: BIZZIZ Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!