2020/07/20 - 2020/07/24 09:00
Zumardia elkarteak antolatuta. 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak.
Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean.
5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin.
Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak.
80 euro (72 euro bazkideentzat).
Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?