Gehigarria: komertzio txikia

Zaintzekoa

Ataria 2020ko eka. 8a, 12:00

Herriko komertzioek egiten dute ere herria bizi. COVID-19ak sortutako pandemiak hor zegoen errealitatea azaleratu besterik ez du egin. Gertuko saltokietan erostean herria zaintzen dugu. Bertako ekonomia eta bertako ekoizleak zaintzen ditugu, herritarrak zaintzen ditugu.

Tolosa herri bizia da, eta kalitatezko produktuak eskuratzeko hamaika aukera eskaintzen ditu. Erostean ordea, produktuak ez dira nahikoa, eta esperientzia oso bat bilatu ohi du bezeroak. Kalitatezko produktua nahi du, baina gertuko tratua behar du ere, eta hori ere herriko dendari zein ostalariek eskaintzen dute bakarrik. Profesionalez osatutako komertzio txikia baitu Tolosak. Esperientzia eskaintzen dute, gertutasuna.

Pandemiak guztiak kolpatu ditu eta kontsumo arduratsuaren garaia da, inoiz baino gehiago. Bezeroek dirua non eta nola gastatzen duten neurtu behar dute, eta saltokiak dituztenek bezeroak zaindu behar dituzte. Orain arte bezala, baina orain izan gaitezen kontzienteago, arduratsuago. Bertakoa zainduz osatuko dugu etorkizun hobea. Zaindu dezagun herria guztion artean, izan gaitezen arduratsu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!