Gehigarria: komertzio txikia

Zaintzearen pausoak

Ataria 2020ko eka. 9a, 09:54

1990eko abenduan hasi ziren Shuyana proiektua garatzen Miren Ibarzabal eta Inma Esnaola. Ilusio eta energia guztia jarri dute orduz gero haien egunerokotasunean. Larruazala zaintzeaz eta edertzeaz arduratzen dira gehienbat, horretarako espezializatu baitira biak ala biak. Eta egun, maiatzaren 11 ostetik, lokal berrian ari dira zerbitzurik onena eskaintzen: Korreo kaleko 6. zenbakian.

Azala zaintzen profesionalak dira Shuyanan. Estetika konbentzionaletik pixka bat urrunago joatea dute gustuko. Hala ere, medikuntza txinatar tradizionalaren milaka urteko teknikak eta teknologia gaurkotu eta berritzaileenak uztartzen dituzte, zerbitzu integralagoa emateko.

Oro har, aurpegiko eta gorputzeko tratamenduak lantzen dituzte, estetikoki zein erlaxazio aldetik. Plano fisikoa, plano energetikoa eta plano emozionala lantzen dituzte, guztia hartuz. Bestalde, laserra, depilazioak, manikura eta pedikurak eta makillaje zerbitzua ere eskaintzen dituzte.

Azken boladan, prozesu onkologikoetan dauden pertsonen larruazala zaintzeko tratamenduetan espezializatu dira. Prozesu horietan, larruazala, organo gisa, gehien sufritzen duenetako bat da, erabat lehortzen baitzaie edota hidratazio falta izaten baitute. Larruazal horiek ezin dira edozein kosmetikorekin tratatu. Shuyanan horrek badu konponbidea. Suitzako kosmetiko biologiko batzuekin egiten dute lan, horrelako arazoetarako aproposenak diren produktuekin. Bartzelonako Ricardo Fisas fundazioan egin dituzte hori lantzeko ikastaroak.

Bestalde, oinetako erreflexologia lantzen ere duela gutxi hasi dira. Oinak soilik aztertuz, gorputz osoaren berri izaten dute. Izan ere, gorputz osoarekin zuzenean lotuta dauden nerbio akabera asko daude oinetan, gero, gihar, organo eta sentimenduetan eragina dutenak. Beraz, oinetan zentratzen dira, eta erlaxatzea helburu duen eta terapeutikoa den metodo bat lantzen dute, plazeretik abiatu eta oreka eta erregulazio lan bat egiteko. Erregulatze lan horretan, Shuyanan erabiltzen den beste teknika bat kromoterapia da. Koloreekin egiten dute lan; kolore bakoitzak frekuentzia bat du, eta jakin daiteke gorputzeko gauza bat edo beste erregulatzea komeni den.

Betiere, larruazalari eta ehun konektiboari begira egiten dute lan. Larruazalaren bidez, gorputz barruan gertatzen dena ikusarazten baita. Shuyanan, larruazalari begiratuta, badakite barneko asaldura non dagoen, eta kanpotik tratatzen saiatzen dira, horrela, barruko metabolismoan eragiteko.

Hori lortzeko, ordea, lehenik eta behin bezeroa entzuten dute, harreman bat bilatzen dute. Garrantzizkotzat jotzen dute arazoa nondik datorren jakitea, eta zein den bezeroaren helburua. Izan ere, azken batean, tratamendua jasoko duena edota produktua erosiko duena bezeroa izango da. Bere ohiturak zeintzuk diren aztertu, zer bilatzen duen galdetu, arazorik badu nondik datorkion jakin… hortik abiatzen dira, ondoren nahi duena eta behar duena bateragarri egiteko. Bezeroaren nahiak eta beharrak topo egiten dute askotan Shuyanan. Horretarako egiten dute lan bertako profesionalek, nahi horietara iritsi ahal izateko bidean dauden oztopo eta eginbeharretan esku hartzeko. Azken batean, bezeroaren ongizatea bermatzeko.

Espazio berriarekin, berrikuntzak

Besteen ongizatea helburu, etengabe ikasten eta gauza ezberdinetan espezializatzen ari da Shuyanako lantaldea. Filosofia mantenduz, aldaketetara moldatzen. Aldaketa fisikoa izan dute, ordea, azken asteetan berrikuntza nabarmenena. Lokal berria ireki dute Korreo Kaleko 6. zenbakian, eta lekualdatzeak emandako espazioa oso-osorik aprobetxatu nahi dute. Lehenagotik makillaje ikastaroak ematen bazituzten ere, orain, urtebetetzeak, ezkondu aurreko agur jaiak, erretiroak eta bestelakoak ospatzeko txoko berri bat prestatu dute lokal berrian. Talde txikietan, une dibertigarri eta ahaztezinak pasatzeko zerbitzua eskaintzen dute; makillaje ikastaroetatik hasi eta larruazala zaintzeko ikastaroak egin daitezke, tailer modukoak, musika eta pikatzeko zerbait tartean dela. Beharren arabera, ateak itxita ere egin daiteke. Horrez gain, aurrez aurreko hitzaldiak egiteko ere espazio eder eta zabala prestatu dute. 

  • Helbidea: Korreo Kalea, 6
  • Telefono zenbakia: 943 67 54 89
  • Webgunea: shuyana.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!