Kaleko ekintzak egiten hasiko da Gazte Topagunea, asteburuan

Ataria 2020ko ekainaren 4a

Osasun alarmak, kalera irteteko ordutegiak malgutzen doazenez, Gazte Topaguneak bere eskaintza egungo egoerara moldatuko du. Horrela, nerabeek egoera berri honetan dituzten beharrei erantzun nahi diete hezitzaileek. Hori bai, kaleko topaketa horiek segurtasunez egiten direla bermatu nahi dute.

Hori dela eta, kaleko jarduerak berreskuratzen hasiko dira, asteburu honetatik aurrera, ezarritako segurtasun eta prebentzio neurriekin. Momentuz, gaur eta bihar online egiteko jarduerekin jarraituko dute. Larunbatean mendi irteera eta argazki lehiaketa egingo dituzte, eta igandean skate parkera joango dira. Asteburuko ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea, eta ondoren jasoko den baimen orria gurasoen sinadurarekin bueltan bidaltzea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!