BABESTUTAKO EDUKIA

Naturak eskaintzen dizkigun altxorrak

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2020ko ekainaren 5a

Oraingoan gertu daukagun naturaz gozatzera goaz, egoera dagoen bezala egonda, ezagutzeko aukera ezin hobea iruditzen zaigu eta.

Ea ba, nora eramaten gaituzuen...

Geoparkeak ezagutzera goaz!

Zer ondo, geoparke bat zer den azaltzerik bai?

Geoparkeak, ondare geologiko nabarmena duten lurraldeak dira. Eta era berean euren balio natural, kultural eta sozioekonomikoa garatu behar dute. Espainiar estatuan hamahiru geoparke daude.

Interesgarria, gugandik gertu ba al dago baten bat?

Bai, gure kostaldean Flysch-a daukagu, izugarri polita da bertako itsaslabarrek lurreko historia nola kontatzen diguten ikustea.

Gehiago ezagutzeko gogoz naiz.

Ziur nago Timanfaya ere ezagutzen duzula, Lanzaroten dagoen geoparkea. Lanzarote uhartea ezagutzeko edozein momentu aproposa da, laba paisaiak eta hondartzak ikusgarriak dira bertan.

Denbora pixka batekin La Graciosara joatea gomendatzen dizuegu, Lanzaroteko geoparkearen zati bat da eta.

Beste bat?

Bai, Huescan ere Solabre -Pirineos geoparkea dago-. Bertako mendien arroketan, Pirinioetako sekretuak irakurri ditzakegu. Ainsa, bertan kokatuta dagoen xarmaz beteriko herria da, egun batzuetarako ihesalditxo bat egiteko oso polita da.

Zer plan ona! Besteren bat?

Bai, uda gainean dugula eta askotan Andaluziara joaten garenez, Cabo de Gata -Nijarreko geoparkea- gomendatzen dizuegu. Hemen ere, sumendiak, itsaslabarrak eta badiaz gozatzeko aukera dago.

Eta bukatzeko, zapatilak kendu, bainujantzia jantzi eta luzatu oporrak Almeriako kostaldean.

Banoa maletak prestatzera...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!