BABESTUTAKO EDUKIA

Emozioei begira

Tolosaldeko Ataria 2020ko eka. 5a, 14:58

Gizarteko momentuko egoerek sortutako beharrei begira egiten dute lan Tolosako Ados Abokatuak eta Bitartekaritza Estudioan. Abokatuak dira, baina baita bitartekariak ere, eta horrek arazoen aurrean bi aukera eskaintzen dizkie bertaratzen direnei: auzibide judiziala aukeratu dezakete, baina baita bitartekaritza ere.

Etorkizunera begira egiten dutela lan esan du Silvia Garrues Remirez abokatu eta bitartekariak, eta horregatik ematen dio garrantzia bitartekaritzari. «Gatazka duten bi aldeek 'irabaztea' nahi dugu, bien interesak hartu nahi ditugu kontuan, eta negoziazioa bilatu, hori da bitartekaritza. Auzibide batean batek galduko du eta irabazi besteak, eta horrek etorkizunean arazoak sortuko ditu, gatazka ez baita konpondu». Izan ere, epaiketa batean parte hartzen duten aldeek ez dituzte emozioak kontuan hartuko, baina bitartekaritzak horiek jartzen ditu erdigunean. «Edozein arazo dagoela ere -dibortzio bat, enpresa bateko kideen arteko arazoak, herentziak...- adostasunez konpontzea da hoberena, bakoitzaren egoera aztertzen dugu, kasuz kasu aztertzen ditugu gurera iristen diren egoera guztiak eta bakoitzaren beharrak hartzen ditugu kontuan. Hori da bitartekaritza, hori da adostasunez arazoak konpontzea». Protagonismoa beti, bezeroak izaten du Ados-en, eta lehen galdera beti bera da: Zein helburu duzu? «Abokatuak ere bagara, eta bitartekaritza baino, auzibide judiziala jorratu nahi duenak, hemen ere izango du aukera», gaineratu du abokatu eta bitartekariak.

COVID-19ak aukera paregabea ireki dio bitartekaritzari, eta egoera berri honek ekarri duen sistema judizialaren kolapsoari aurre egiten lagundu nahi dute, egokitzen joaten den estudioa baita Ados, garaikidea. «Epaiketak eten egin dira, eta larrialdikoak bakarrik egiten dira, eta bitartekaritzak prozesuak arindu ditzake, eta denbora gutxiagoan irtenbideak eskaini. Bi alderdien akordioa bilatzen saiatzen gara, eta lortutakoan notariotzan sinatzen da, epeak asko murrizten ditu. Prozedura arintzen du». Bitartekaritzak badu beste abantaila bat ere, merkeagoa da: «Ez duzu prokuradorerik behar, ez dituzu epaiketa gastuak ordaindu behar...».

Ados estudioan COVID-19a dela eta, hartu beharreko neurri guztiak hartu daitezke; eroso eta lasai hitz egiteko leku nahikoa dago eta segurtasun neurriak jarraitzen dituzte. Bezeroak lasaitasunez hartzen dituzte Ados estudioan, eta arazoa edozein dela ere, irtenbidea dagoela ikusten laguntzen saiatzen dira, beti ere bakoitzaren egoera aztertuta.

 
SILVIA GARRUES REMIREZ

E-maila: silvia@garrues.com 

Webgunea: www.garrues.com 

Telefono zenbakiak: 683 669 383 eta 943 65 10 11.

Helbidea: Pedro de Tolosa, 1, Tolosa.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!